Igandeko Sargoria diska jartzaileen saioen barruan bihar Lur Azpiko Ahotsak saioa izango da. Musika jartzen Gorka ariko da eta berak Molotoff Irratian 1000 Boltio saioa egiten du. Musika elektronikoaren barruan erritmo hautsiak izenez ezagutzen direnak entzun ahal izango dira bihar. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Tilosetan. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geratuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!