BH: ´Noiz emango ditu Udalak urrats zehatzak bonobusa jartzeko?`

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 7a, 02:00

BHk adierazi du otsailaren 10ean Udalak bonobusaren eskakizuna onartu zuela baina galdetzen du ia zein urrats eman diren.

Bildu Hernanik Kronikara bidalitako idatzi batean Udalari galdetzen dio noiz hartuko dituen bonobusaren aldeko erabaki zehatzak. Bildu Hernanik azaltzen du egungo Udal Gobernu Taldeak 2005eko otsailaren 10ean onartu zuela bonobusaren aldeko eskakizuna eta adierazi zuela bonobusa jartzeko urratsak emango zituela. BHk dio erabaki hori begi onez ikusten duela ´azken finean herritarren eskaerei kasu eginez bonobusaren gaia Udal Aurrekontuetan aurreikusita izatea eskatu baikenuen 2004ko abenduan`. Horrekin batean diote egungo Udal Gobernu Taldeak bonobusarentzat diru partida bat jartzearen aurka egin zuela. Bonobusa lehenbailehen jartzeko eskaria Bildu Hernanik galdetzen du Udalak noiz hartuko dituen konpromezu zehatzak gai honen inguruan eta ia aurten ikusi ahal izango den bonobusa martxan. Azkenik Bildu Hernanik Udalari eskatzen dio ´luzapenetan ez aritzea eta bonobusa lehen bailehen ezartzea`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!