Sexualitatea, hizkera ez sexista, Erdi Aroa Hernanin eta Telesforo Monzoni buruzko saioak euskaraz

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 7a, 02:00

Maiatza eta ekaina bitartean 4 saio antolatu ditu Zilegi Eskolak. Asmoa da euskaraz bizi nahi duten herritarrei hainbat gaiei buruz euskaraz aritzeko aukera eskaintzea. Hernaniko AEKko lokaletan egingo dira.

Zilegi Eskolak maiatza eta ekaina bitartean beste 4 saio antolatu ditu. Saioetan hitz egingo da, sexualitateaz, hizkera ez sexistaren garrantziaz, Telesforo Monzonetaz eta Hernaniko Erdi Aroko bizimoduaz. Zilegi Eskolak saio hauetan animatzen den edozein herritarri euskeraz solasean aritzeko aukera eman nahi dio, eta gai hauek proposatu ditu horretarako. Zilegi Eskolak saio hauekin bilatzen du, euskara landu eta hobetzeko bideak jartzea, norberaren interesetatik abiatuta eta gustuko gauzak eginez. Orain arte egin dituzten saioak izan dira euskal abizenei buruzkoa eta ahozkotasunari buruzkoa, besteak beste. Saioak Hernaniko AEKn, Larramendi 11ko bajoan izango dira. Informazio gehiago nahi izan ezkero telefono hau jarri dute nahi duenaren eskura: 943 557801. Beste saio baterako gaiak ere proposatu daitezke telefono horretara jo ezkero. Zilegi Eskolako saioak: Sexualitatea Maiatzak 10 eta 17. Susana Maroto sexologoa izango da dinamizatzailea. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte. Hizkera ez sexistaren garrantzia Maiatzak 11 eta 12. Edurne Mendizabal soziologoa ariko da hizketan. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Telesforo Monzon: mende oso baten isla Ekainak 6 eta 7. Mikel Arrieta historialariak gidatuta. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Erdi Aroa Hernanin: bizimodua eta ibilaldia Ekainak 13 eta 14. Mikel Arrieta historialariak aurkeztuta. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!