‘Herne’ taldea sortu da neska gazteen ahotsa entzunarazteko

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 7a, 02:00

Ekimena bultzatu dute: Udal Berdintasun Sailak; Emakin, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko elkarteak; eta Hernaniko neska gazte talde batek.

HERNE neska gazteen kolektiboa aurkeztu zuten ostegunean Biterin, Udal Berdintasun Sailak; Emakin, emakume eta gizonen arteko berdintasunen aldeko elkarteak; eta Herne neska gazte taldeak berak. Aurkezpenean azaldu zutenez ekimen hau sortu da, neska gazteen sektorean hutsunea zegoelako, partehartzeari dagokionean: ´gaur egungo gizartean emakume izateagatik diskriminazioa jasaten da eta honi gazte izatea gehitzen badiogu, zailtasunak eta oztopoak haundiagoak dira` adierazi zuten. Hainbat gai lantzeko tailerrak Orain arte egindako lanari buruz adierazi zuten bilerak egin dituztela eta esan zuten bertan ´sistema matxista bat identifikatu eta neska gazteei nola eragiten dien aztertu` dutela. Horretaz gain neska gazte hauen intereseko gaiak identifikatu dituzte eta horiek lantzeko hainbat tailer antolatu dituzte: -Queer akzioak eta teoriak (maiatzak 7an). Identitate sexualari buruz ariko dira. -Emakumeen irudiak komunikabideetan (maiatzak 21). -Autodefentsa (ekainak 4). -Sexualitatea (ekainak 11). Bideo bat osatu Aurkezpenean azaldu zutenez tailer hauetan ateratako ondorioekin eta irudiekin bideo bat osatuko dute ´ekimen honen bidez, teoria, praktika eta artearen nahasketa` egiteko aukera ikusten dute. Tailer hauek goizeko 11:00etan izango dira Biterin, autodefentsa ikastaroa izan ezik, hori egun osokoa izango baita eta Langile Ikastetxean egingo baita. Jarraipena duen ekimena Ekimena, esan zutenez, ez da itxia eta ez da azkeneko tailerrarekin bukatuko. Abuztu bukaera aldera jarraipena emango diote eta neska gazteek berak hainbat idea bota dituzte lanean jarraitzeko. Adibide bezala esan zuten, Hernanin neskek kirol munduan duten errealitatea aztertzeko asmoa badutela datorren kurtsoan. Aurkezpenean deialdia egin zuten parte hartu nahi duten neska gazteak animatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!