Gas tuberia ostegun gauean konpondu zuten eta geroztik teknikoak gasa
etxez etxe berriz jartzen aritu dira atzo arratsaldera arte.
OSTEGUN arratsaldean izandako gas isuria (eskapea) dela-eta, hogeita lau ordutan gasik gabe egon dira Hernaniko etxe asko. Hasiera batean Hernani osoan kendu zuten suministroa, baina aberia lokalizatu eta konpondu ondoren gasa berriz jartzen hasi ziren, lehenengo gasa premiazkoa duten instalazio publikoetan eta gero gainontzeko etxeetan.
Gasa jartzeko teknikoak eraikin guztietako gas-kajak begiratu behar izan dituzte eta bertako presio erreguladorea eskuz banan bana martxan jarri. Atzo arratsaldeko 20:30etan Hernaniko ia etxe guztiek bazuten gasa, Gas Hernanik Kronikari adierazitakoaren arabera.
Gas isuriaren non?
Osteguneko gas isuria Latsunbe eta Elkano kaleen bidegurutzean gertatu zen, kale azpitik pasatzen den tuberia batean. Teknikoei kosta egin zitzaien gasaren jatorria aurkitzea eta oraindik ez dakite zerk eragin duen gas isuria.
Udal ordezkariak isuria izan zen lekura joan ziren gertatzen zenaren berri jakiteko eta Udalak eskatu dio Gas Hernaniri momenturo gertatutzen denari buruzko informazioa emateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!