Gaur musika elektronikoaz gozatzeko aukera izango da Tilosetan. Bertan, Igandeko Sargoria-ren saioa egingo da eta Gorka 1000 Boltio-k (Molotoff irratian Lur Azpiko Ahotsak programa egiten du) ´erritmo hautsiak` izeneko musika jarriko du. Emanaldia arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da. Kronikari jakinarazi diote eguraldi txarra egingo balu musika emanaldia bertan behera geratuko dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!