Azken asteetan hernaniarrok beste notizi txar bat jaso dugu, ez beste batzuk bezain txarra baina bai txarra. Autobus urdinaren bidai prezioaren igoera. Lehen 0.95 xentimo balio zuenak, orain euro bat. Gainetik begiratuta askori normala irudituko zaie eta prezioen igoeraren markoan kokatuko du.
Elkartzenek bere irakurketa propioa egin du eta hernaniarrekin konpartitu nahi du. Bidai prezioaren igoera, 5 xentimokoa izan da, honek billetearen prezioaren %5.26-ko igoera suposatzen du. Joan zen urtean merkatuko prezioen igoera markatzen duen IPCa %2.8 igo zen estatu espainiarrean. Honek zera esan nahi du, autobusaren prezioak beste gaiekin konparatuta balore altuagoa duela gaur egun. Garraio publikoa garestitu egin dela alegia. Gainera kontutan hartu behar da soldatak IPC honen azpitik igo zirela, hortaz langileok urtean jasotako diruarekin malabarismo gehiago egin beharko ditugu. Aurretik ere gutxi balira bezala.
Guzti honegatik lotsagarria deritzogu Hernaniko herriak bonobusaren inguruan bere iritzia eman berri duenean honelako zaplastekoa jaso behar izatea eta bonobusaren aldeko pausuen ordez, prezio igoerak burutzea. Honen aurrean neurriak hartu behar dira. Udalak, Elkartzenek eta milaka hernaniarrek babesturiko mozioa (firma bilketa bidez burutu genuena) babestu eta bere egin zuen udal gobernuaren bilera batean, are gehiago bonobusa hernanin errealitate izan dadin beharrezko pausuak emateko konpromezua hartu zuten. Hiru hilabete iragan dira eta berdin jarraitzen dugu, kontakturen bat ez beste, konpromezu hori ez da gauzatu. Zain gaude.
Momentuz errealitate bihurtu den gauza bakarra, Hernanitik Donostiara autobus urdinean joateko 5 xentimo gehiago ordaindu beharko dugula bidai bakoitzeko. Bonobusa eta bonobus soziala noizko? Olentzerori eskatu beharko ote diogu?
Ibai Goñi (Hernaniko Elkartzeneko kidea
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!