Hernaniko Udal Talde Sozialistak prentsa ohar batean Ongintzako aurrekontuaren superabitari buruzko bere iritzia eman du.
Sozialisten ustetan, Patronatu horretan sobratutako 2.095.018 euroak ´Udalari itzultzeko erabaki zuen Udal Gobernuak, 2004ko defizita gutxitzeko`. PSE-EEk erabakiaren kontra eman zituen bere botoak eta ´proposatu genuen superabita erabili dadila asistentzia zerbitzuetan dauden beharrak betetzeko`.
Itxaron-zerrendak
PSE-EEk prentsa oharrean dioenez ´gure proposamenaren aurrean, esan ziguten ezinezkoa zela, giza baliabiderik ez zegoelako, azalpen oso logikoa ez dena, zerbitzu gehienak azpikontratekin egiten direla kontuan hartuta, hain justu, haunditzeko posibilitate gehiena dutenak`.
Alderdi honek bere oharrean gaineratzen du ez duela ´bat egiten ezta ulertzen ere Patronatuak diru kopuru handi hortaz desegitea` eta itxaron-zerrendak aipatzen ditu: ´herritarrei eskaintzen zaien ia zerbitzu guztietan daude itxaron-zerrendak` eta dio ´49 pertsona daude etxez etxeko asistentziaren zain`. horretaz gain Eguneko Zentrora ´sartzeko zain dauden 12 herritarrak` aipatzen ditu. PSE-EEren esanetan Udalak ´gestio ekonomiko on bat egiten duela saltzen digu, baina gestio sozial egoki bat ez egitearen kontura`.
Herritarrei erantzuna
Bukatzeko sozialistek diote ez litzaiekeela gustatuko herritarrek ´ez dago errekurtsorik` bezalako erantzunik jasotzea hemendik aurrera.