Hernanik etxekolanak ondo eginda joango da bihar Azpeitiara

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 5a, 02:00

Hernanik 14 tantoko diferentzia atera zion larunbatean Azpeitiari. Bihar da joaneko partidua eta autobusa antolatu dute zaleentzat.

Hernani 2 Azpeitia 1
-Kadeteak: Arrieta-Grajal 22/Yeregi-Elustondo 12 -Jubenilak: Ojuel-Gorrotxategi-Huizi 09/LarraƱaga-Uzkudun 22 -Afizionatuak: Erroizenea-Mendizabal 22/Beobide-Astigarraga 05
Hernanik ondo hasi du Herri Arteko Pelota Txapelketa, 2 eta 1 irabazi baitzuen Azpeitiaren kontrako partidua. Guztira 14 puntuko bentaja atera dio Hernanik Azpeitiari eta horrek nolabaiteko lasaitasuna emango die hernaniarrei joaneko partiduan. Azpeitia eta Hernanik txapelketa honetako azkeneko edizioko finala jokatu zuten eta Hernaniarrek errebantxa ederra eman zieten asteazkenean. Itzulerako partidua bihar jokatuko da, gaueko 22:00etan, Azpeitiako Frontoi Txikin. Hernaniarrek kadete eta jubenil mailako partiduak borrokatu egin beharko dituzte eta afizionatuetan irabaztea espero dute. Hernaniarren asmoa gutxienez 14 tantoko diferentzia hori mantentzea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!