Bagdad Rap dokumentala proiektatu zuten ostegunean Natza elkartearen lokalean. Ekitaldi hau izan da Natza elkarteak antolatu duen aurrenekoa eta nahiko arrakastatsua izan zen, Antziola auzoko 7garren zenbakiko bajoan duten lokala jendez bete baitzen. Dokumentala Arturo Cisneros brigadistaren proiektua da eta bertan ikusi daitezke Irakeko okupazioa hasi aurretik hainbat brigadistek jasotako bizipenak, Irakeko herritarren bizipenak eta arma kimikoei buruzko gogoeta, besteak beste. Aurkezpenean izan ziren garai haietan Iraken egondako bi brigadista, Javi Barandiaran eta Karmele Colera. Proiekziora hurbildu zen jendeak mahai inguruan parte hartu ahal izan zuen eta galderak egin ere bai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!