BH: ´Udal igerileku irekiak, zer gertatzen ari da?`

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 5a, 02:00

Plataformak Udalaren ´sekretismoa` salatu du prentsa ohar batean.

bildu Hernani plataformak prentsa ohar batean udal igerileku irekien inguruan galdetu dio Udalari. BHk dio igerilekuen egitasmoa dela aurtengo Udal Aurrekontuetan inbertsio garrantzitsuena eskatuko duena eta horrelako egitasmoek ´eztabaida luze eta zabalago bat` merezi dutela. Talde honek dio ohituta daudela ´Udalak daraman jarrera inposatzaile eta sekretistarekin` eta gaineratzen du igerilekuena ez dela salbuespen bat. Horregatik honako galderak egiten dizkio Udalari: ´Zertan da gai hau? Udalaren proiektu izarra zena, zein fasetan dago?`. Galdera gehiago ere egiten ditu BHek honen inguruan: ´Kokapena erabaki al da? Zein proiektu aurkeztu dira?`. Galdera asko eta ´informazio gutxi` dutela salatu du plataformak. Proiektu ´eztabaidagarria` BHk eztabaidagarritzat jotzen du igerilekuen proiektua, hainbat arrazoiengatik: ´Ez dituelako asetzen kirol taldeen beharrak; lehentasunezko gaia den edo ez, ez delako eztabaidatu; kokapena, kosteak, erabilera soziala (urtean bi hilabete) eta beste hainbat gaiek inkognita handiak pizten dituztelako`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!