Hernanik gaur hasiko du lehen mailara igotzeko fasea Asturiasen

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 5a, 02:00

Helburua dute igandean jokatuko den finalerako sailkatzea.

HERNANIKO boleiboleko mutilen taldeak gaur du igoera faseko lehen partidua Asturiasko Rivadedeva herrian, arratsaldeko 17:00etan, Llanes-en kontra. Igoera fase guztia Asturiasen jokatuko da, gaurtik hasi eta igandera bitartean. Guztira zortzi taldek parte hartuko dute eta horietatik bi izango dira lehen mailara igotzea lortuko dutenak. UPV-Hernani liga denboraldian ezin hobeto ibili da, play-off-etako azkeneko partidua bakarrik galduta bukatu baitu, lehenengo postuan. Iazko denboraldian ere ederki ibili ziren hernaniarrak baina igoera fasean hirugarren egin zuten, final erdiak galdu ondoren. Eusebio Lizarazuren mutilak gogor entrenatu dira igoera fasea prestatzeko eta asteko hiru entrenamenduetaz gain, larunbat eta igandean ere izan dituzte entrenamenduak. LLanesen kontrako partidua Gaurko partidua irabaztea ez du erraza izango Hernaniko taldeak. Bertako arduradunek Kronikari adierazi diotenez, aste eguna izanda, jokalari askok ezin izango dute partiduan egon lana dela eta. Gainera, CVP LLanes igoera fasea antolatu duen kluba da eta horrek nolabaiteko indarra edo segurtasuna ematen diola uste dute UPV-Hernaniko teknikoek. Hurrengo partiduak Final erdietara sailkatzeko beste bi partiduetan Hernanik aurrean izango ditu hurrenez hurren: Leongo Naturener Sahagun eta A Coruñako San Sadurniño taldea. Lehenengo bi partiduak irabazi eta hirugarrena jokatzerako sailkatuta egotea dute helburu hernaniarrek, A Coruñakoak jokalari gogorrak baitira. Final erdiak larunbatean izango dira eta igandean, finalaz gain, 3garren eta 4garren postuak egongo dira jokoan. wIgoera fasea LLanes-Hernani. Gaur, osteguna, arratsaldeko 17:00etan. Hernani-Sahagun. Bihar, ostirala, goizeko 09:00etan. San Sadurniño-Hernani. Bihar, ostirala, arratsaldeko 18:00etan. Final erdiak. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan. Finala. Igandean, eguerdiko 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!