AnDONI Amonarraiz Ongintzako buruak zenbait azalpen eman ditu Larramendiko maisu etxeen inguruan, Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Bere hitzetan beharrezkoa da okupazioaren ondoren herriko gazteekin iritsi zen akordioei buruzko gauzak argitzea:
1) Batetik dio pisu horien gestioa Ongintza Patronatuak egiten duela.
2) Azpimarratu du pisu horiek zerbitzu sozialekin zerikusia duten familia edo pertsonek bete gabe zeudela, ´bota egingo zirelako berehalaxe (abuztuan), Zaharren Egoitza oraingo normetara egokitzeko`.
3) Horren bueltan dio, gazte batzuk iritsi zirela planteamendu argi batekin ´anpliazio proiektua galarazten ez zuen planteamendu batekin`.
Amonarraizek nabarmendu du hiru puntu hauetatik abiatuta gazte bakoitzarekin bildu zela eta ondoko akordiora iritsi:
a) ´Pertsona eta pisuko gela bat uzten da, eta bainu gela eta sukaldea konpartitzen dituzte`.
b) ´Beren sarreren %10 ordaintzen diote Patronatuari`.
c) ´Prozesu bat hasten dute, Ongintza Patronatuko asistenta sozialekin, lana bilatzera eta/edo formaziora bideratua`.
Etxebizitza eskubidea
Amonarraizek nabarmendu du pertsonek etxebizitza duin bat izateko eskubidearen alde dagoela, ´eta ni saiatu naiz hilabete batzuetan gazte hauek non egona izan zezaten. Horregatik sinatu dut bete dugun akordio bat eta jarraituko dugu betetzen uztailaren 31 arte, Zaharren Egoitza haunditzeko prozesua hasiko den fetxa arte`.