Ongintza Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak bilera egingo du gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 4a, 02:00

HERNANIKO Osasun eta Gizarte Ongintzarako Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak ohiko bilera egingo du gaur, osteguna arratsaldeko 16:00etan hasita. Gaur aztertuko den gaietako bat da 2005 urterako Udal Patronatuko Lan Eskaintza Publikoaren Akordioari LAB sindikatuak alde batetik eta hainbat partikularrek bestaldetik, jarri dioten errekurtsoa. Beste puntu batzuk gai ordenean Puntu honetaz gain, aurreko bilerako akta irakurri eta onartuko da. Bestetik, Eusko Jaurlaritzari egingo zaion diru laguntza eskaera bat Droga Menpekotasunaren Kontrako Prebentzio Zerbitzurako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!