EPAko ikastaroetan aurreinskripzioa egiteko epea ostiralean bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 4a, 02:00

HELDUEN Hezkuntza Zentroak eskaintzen dituen ikastaroetan aurretik izena eman nahi duenak aukera dauka oraindik, epea etzi bukatuko baita, maiatzaren 6an. EPA-HHIan eskaintza ezberdinak daude helduentzako: bigarren hezkuntzako graduatua ez dutenentzat idazketa eta irakurketa maila hobetzeko ikastaroak eta graduatua lortzeko klaseak; euskara eta ingeleserako hastapen kurtsoak edo unibertsitatera sartzeko proba gainditzeko prestakuntza. Ikastaroetan eskaera gehien Hezkuntza eskaintza guztiak dohainik dira eta ikasturtea bi lauhilekotan dago banatua. Klaseak goizetan, arratsaldetan eta gauetan izaten dira EPAn. Aurreinskripzioa egin daiteke goizeko 9:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 15:30etatik 21:00etara, zentroan bertan, Antziola 62an. Gaur egun 150 ikasle inguru ari dira EPAko ikastaroetan parte hartzen eta bertako arduradunek jakinarazi dutenez oraingoz informatika eta euskarazko ikastaroetan egon dira aurreinskripzio gehien. Informazio gehiagorako 943 33 53 18-ra deitu daiteke
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!