Atzeratutako partidua gaur izango da, 19:00etan Hernaniko kiroldegian. Iazko bi finalistak aurrez aurre arituko dira.
Gaur jokatuko dute Hernani eta Azpeitiak Herria Arteko Pelota Txapelketako partidua. Partidua pasa den astean zen jokatzekoa baina atzeratu egin zen. Zaleek gaur izango dute aukera ikusmin haundia sortu duen partidu honekin gozatzeko. Arratsaldeko 19:00etan, kiroldegiko frontoian.
Hernani eta Azpeitia iazko edizioko finalistak izan ziren eta Azpeitia txapeldun izan bazen ere hernaniarrak dena ematera aterako dira gaurko partiduan.
Nagusietan faborito
Kadete eta jubenil mailan Hernani eta Azpeitia nahiko parean dabiltza eta ez dago faborito argirik. Nagusietan berriz hernaniarrak dira faborito. Partidu honetan klabea izango da kadete eta jubenil mailan irabaztea Azpeitian jokatu beharreko kanporaketa ez baita erraza izango hernaniarrentzat.
wGaurko partiduak
Kadeteetan:
Izadi Grajal-Ioritz Arrieta/Ieregi-Eustondo
Jubeniletan:
Aitor Gorrotxategi-Paul Ojuel/LarraƱaga-Uzkudun.
Afizionatuetan:
Aitor Gorrotxategi-Oier Mendizabal/Beobide-Astigarraga
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!