MAIATZEAN Gazte Txokora hurbiltzen direnek izango dute zer egina ez aspertzeko, bertako arduradunek ekitaldi ugari antolatu baitituzte hilabete osoan zehar.
MAIATZEAN Gazte Txokora hurbiltzen direnek izango dute zer egina ez aspertzeko, bertako arduradunek ekitaldi ugari antolatu baitituzte hilabete osoan zehar.
Kirola eta abentura
Udaberriko eguzkiak giroa goxatu duela aprobetxatuta abenturari eman nahi izan
diote garrantzia. Hernaniko gaztetxoek Lekunberriko Beigorri abentura parkera joateko aukera izango dute maiatzaren 14an. Irteeraren prezioa 10 eurokoa da eta Gazte Txokotik jakinarazi dute oraindik plazak libre badaudela.
Horretaz gain zaldi irteera eta piraguismoa ere izango dira eta ohikoak diren puzzle, sex-drog, malabare, sukaldaritza eta graffitti tailerrak ere. Asteartetan gazte zinea jarriko dute Gazte Txokoan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!