Hernaniko Udal Liburutegian xahuketa prozesu bat egin dute. Hori dela eta, Saski-naski izeneko liburu azoka antolatu dute eta bertan zenbait liburu jendearen eskura jarri dituzte, gustoko duenak etxera eramateko mailegurik gabe. Horretarako bi baldintza jarri ditu Liburutegiak, bertako bazkide izatea eta liburuak eman aurretik, mailegu mahaitik pasatzea, lapurretaren aurkako sistema deskonektatzeko. Azoka zabalik egongo da maiatzak 20 arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!