Asteburu honetan Hernaniko kadeteen errugbi taldeak Estatuko Txapelketa jokatu du Bartzelonan, San Cugat eta San Boi hirietan.
Asteburu honetan Hernaniko kadeteen errugbi taldeak Estatuko Txapelketa jokatu du Bartzelonan, San Cugat eta San Boi hirietan. Hernaniarrek ezin izan zuten onenen aurka eutsi eta 8garren amaitu dute, azkeneko postuan. Arduradunen iritziz Hernaniko taldeak ´plantilla nahiko justua` eraman zuen, jokalari gazte askorekin. Hori asko nabaritu zen helduagoak ziren beste talde batzuen kontra jokatzerakoan. Bestalde seniorrek aisa irabazi zioten larunbatean Irun-i, 48-17.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!