Hernaniko eta kanpoko jendeak hartu zuen parte eta jende asko bildu zen ikustera, larunbatean.
Skate pistari behar bezelako inaugurazioa egiteko skate eta roller txapelketa egin dute joan den larunbatean Hernanin. Antolatzaileak gustora gelditu dira erantzunarekin, parte hartzaileek maila altua erakutsi baitute eta ikusle asko inguratu baita txapelketara.
Bi kategoria
Modalidade bakoitzean bi kategoria izan dira, nagusi eta gazteentzat. Skatean, nagusi mailan, Txaf gelditu da txapeldun, Beñat bigarren, eta Iñigo hirugarren; gazteetan, berriz, Cristian gelditu da txapeldun, Jokin bigarren, eta Momia hirugarren. Rollerrean, nagusi mailan Iñigo gelditu da txapeldun, Joan bigarren eta Ivef hirugarren; eta gazteetan, Karlos txapeldun, Sian bigarren eta Gorka hirugarren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!