Saharako haurrak etxean hartzeko aukera izango da aurtengo udan ere

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 3a, 02:00

Haurrak etxean hartzeko eskaera Udalean egin behar da maiatzaren 15a arte. Udalak bidai txartelen gastua bere gain hartuko du eta familia hartzaileei laguntza emango die

HERNANIKO Udalak martxan jarri du ´Oporrak bakean 2005` programa, Saharako haurrak Hernanira uda sasoian ekartzeko asmoarekin. Urtero ekartzen dituzte haur saharauiak Hernanira; lehengo urtean, esaterako, 11 haur etorri ziren uztaila eta abuztuan. Etorkizunerako eta bakerako itxaropena Udaleko Gizarte Gaietako Sailetik adierazi dute 7 eta 12 urte bitarteko haurrak direla etorri izan direnak. Sail horretatik diote haur horiek errefuxiatuen kanpamenduetan jaio eta hazi direla eta bertan era guztietako beharrak eta gabeziak jasan izan dituztela beren familiekin batera, ´oinarrizkoenak barne` azpimarratu dute. Udan, kanpamendu horietan 50ºra iritsi ohi dira tenperatu altuenak. Urtetik urtera egiten den programa honek baditu hainbat helburu nagusi: ´haurrak etorkizunerako eta bakerako itxaropena izanik` dio Udalak, ´zonalde gatazkatsuetatik eta hauek sortzen duten saminetik urruntzea`. Horretaz gain, herrien arteko lotura eta neska-mutilen arteko harremanak sustatu nahi dira programa honekin. Haurrak etxean hartzeko Asmoa da haurrak udako oporrak Hernaniko familia batean pasa ditzala. Haurrak hartzen dituzten familiek konpromezua hartuko dute etxeetan ostatua, mantenua eta babesa emateko. Udalak bidai txartelak bere gain hartuko ditu, eta era berean, aisialdiko ekintzak, osasun azterketak eta haurren jarraipena egingo du, familiari laguntza eskainita. Izena emateko epea maiatzak 15ean amaitzen da. 943 33 70 17 zenbakira deitu edo irantzu-j@hernani.net helbidera idatzi daiteke. Haurrek uztaila eta abuztua pasako dituzte Hernanin Familiak ostatua, mantenua eta babesa emango dio haurrari
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!