Jubilatu ugari bildu zen atzo Goiz Eguzkin maiatzaren 1a ospatzera

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 2a, 02:00

Sari banaketak eta ‘luntxa’ izan ziren, urteroko ohiturari segiz.

Langileen egunarekin festa izaten dute urtero Jubilatu Etxean eta atzo ere jende asko bildu zen Goiz Eguzkira. Eguerdian karta jokoetako sari banaketak izan ziren. Aurtengo sarituak izan dira: musean txapeldun, Vitorio del Nozal-Timoteo Perez, eta bigarren Lucas Yuste-Florian Martin; Tutean txapeldun, Gabriel Asensio-Sabino Mateos eta bigarren, Daniel Karrera-Basilio Barrado; eskoban txapeldun, Gabriel Asensio-Sabino Mateos eta bigarren, Sebastian Egileor-Ramon Ormaetxea; punttuan txapeldun, Daniel Karrera-Basilio Barrado eta bigarren, Sebastian Egileor-Ramon Ormaetxea; eta bilarrean txapeldun, Francisco Godines eta bigarren, Milagros Aldaleku. ‘Luntxa’ giro onean Sari banaketa ondorenean luntxa izan zuten jubilatuek eta aurten ere 200 lagun inguru elkartu dira eta primerako giroa izan dute. Festa trikitilariek alaitu zuten eta dantzara animatu zirenek. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!