Txistulari taldeen alardea izango da gaur eta lau taldek hartuko dute parte: Iruñeko Ardatza txistulari taldeak, Durangoko Berziztu txistulari taldeak, Urretxuko txistulari taldeak eta Hernaniko Udal Txistulari taldeak. Goizeko 10:00etan, kalejirak egingo dituzte Kaxkoan eta inguruko auzoetan, eta 12:30etan izango da kontzertu nagusia Udaletxeko arkupeetan. Eguerdian, bazkaria izango dute Santa Barbara elkartean eta 18:00etan, kalejira izango da berriz ere herriko Kaxkoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!