Aritz Sound System gaur, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2005eko maiatzaren 1a

Igandeko sargoria izenarekin disko jartzaileak edo berak dioten moduan ´musika adiktuak` izango dira Tilosetan, igande arratsaldetan. Gaur Aritz Sound system ariko da musika jartzen, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Musika beltza jarriko du: reagge, soul, jazz eta bestelakoak. Antolatzaileek Kronikari esan diotenez, hemendik San Joanetara 5 emanaldi egingo dituzte, Tilosetan, eguraldi ona egiten duen igandeetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!