Hernanin 8.000 langile pasa daude kontratuarekin eta gehienak zerbitzu sektorean ari dira lanean. Gaur egunean, lautik bat ari da industrian eta eraikuntzan hamarretik bakarra. Sindikatu gehienen arabera, egoera horrek estrategia sindikala aldatu beharra ekarriko du, efikaza izango bada. Enpresa haundietan ez bezala, lan baldintzen aldeko borroka antolatzea oso zaila sektore asko erregulatu gabe daudelako eta subkontratazioak oraindik eta gehiago zailtzen du lan baldintza egokiak denentzat izatea. Horri gero eta kontratu fijo gutxiago egotea erantsi behar zaio.
Egoera larria izanik, oraindik ere larriagoa izan litekeela ere iragarri dute batzuk. Sektore askotan oinarrizko baldintzarik ez dagoenez, eta edozein baldintzetan lan egiteko prest dagoen gero eta jende gehiago egonik, egoera asko konplikatu litekeela uste dute batzuk, eta zenbait lekutan jendea baretu beharra ere tokatu da.
35 lanorduko astea kolokan egon litekeela eta, sindikatu denak jornada murriztaren alde daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!