Hurrengo igandean, maiatzak 8, Herri Urrats ospatuko da Senperen. Dobera Euskara Elkarteak autobusa antolatu du eta txartelak salgai egongo dira Larramendi kaleko lokalean bihartik hasi eta ostiralera arte. Autobusa Atsegindegitik aterako da goizeko 9:00etan. Doberak adierazi du autobusaren orduetatik kanpo ez duela inolako erantzukizunik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!