Hernani garaipenaren bila saiatu zen, eta balio haundiko berdinketa lortu zuen

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 1a, 02:00

Hernani eta Zumaiakok asko zuten atzo jokoan eta berdin bukatu zuten azkenean, golik gabe. Bi taldeak joan ziren partidua irabaztera eta biek izan zituzten aukera onak gola egiteko. Bigarren zatian hernaniarrek asko estutu zituzten zumaiarrak, eta area ingurura baloi asko inguratu bazuten ere, sarera ez zen bakar bat ere sartu. Zumaiarrek 10 jokalarirekin bukatu zuten partidua, espultsio bat medio, baina, txuri berdeek ez zuten alde hori aprobetxatu. Bi partidutan bi puntu Hernaniarrak bigarren dijoaz eta badirudi postu horri eusteko moduan izango direla. Postua aseguratzeko nahiko dute bi partidutan bi puntu lortzearekin. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!