Aranoko kontzeju-taberna alokairuan hartzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 30a, 02:00

Aranoko kontzeju taberna alokairuan hartzeko aukera dago. Adjudikazio zuzena egingo dute Aranoko Udaletik Kronikari jakinarazi diotenez, eta jendeak deitu eta erakusten duen asmoen araberako baldintzak jarriko dituzte. Alokairuak zer prezio izango duen ez da finkoa, baina, urtean 6.000 eurotik behera izango da. Taberna-jatetxeaz gain, etxebizitza, sotoa eta baratza txiki bat ere sartzen dira alokairu horretan, baina, hartu nahi duenari interesatzen ez bazaio, jatetxea bakarrik alokatzeko aukera ere ez du baztertzen Aranoko Udalak. Oraingoz, ez dute baldintzarik jarri nahi izan jendeak zer eskaintzen duen jakin arte. Astean ahalik eta egunik gehienetan irekitzea nahi du Aranoko udalak hala ere. Informazio eskatzeko aukera maiatzaren 12 arte dago telefono honetan: 948 51 40 45.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!