Hurrengo igandean, maiatzaren 8an Herri Urrats ospatuko da urtero bezala Senperen. Dobera Euskara Elkarteak autobusa antolatu du eta txartelak salgai egongo dira Larramendi kaleko lokalean asteartetik hasi eta ostirala baino lehenago arte. Autobusa Atsegidengitik aterako da goizeko 9:00etan eta Doberak adierazi du autobusaren orduetatik kanpo ez duela inolako erantzukizunik. Astigarragako Udalak ere autobusa jarri du Herri Urratserako. Txartelak ostirala arte egongo dira salgai Kultur Etxean eta autobusa Joseba Barandiaran plazatik aterako da 08:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!