Hernaniko I. Txistulari Jaialdiaren barruan, Txistulari Gazteen Txapelketa egingo da gaur arratsaldean 16:30etan hasita, Udaletxeko areto nagusian. Bertan parte hartuko dute 11 herritako txistulari taldeek eta baita bakarkako txistulariek ere. Txapelketa ondorenean Antonio Insausti, Txobito zenari, omenaldia egingo zaio eta irabazleei Aitor Ruiz de Eginoren oroigarriak banatuko zaizkie besteak beste. Bihar txistulari alardea antolatu dute egun osoan zehar, ekitaldi nagusia arkupeetan egingo den kontzertua izango da, eguerdiko 12:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!