Guztira 257 eskaera izan dira babestutako etxeetan sartzeko. Ostegunean egin zen zozketa Udaletxeko pleno aretoan, eta ikusmin haundia sortu zen.
Joan den ostegunean zozketatu zituzten Astigarragan, Izaskun Baserriko babes ofizialeko 52 etxebizitzak. Zozketak ikusmin haundia sortu zuen eta Udaleko pleno aretoa lepo bete zen. Izan ere eskari haundia izan dute etxe hauek eta 257 lagunetatik 205ek etxerik gabe gelditu behar izan dute, beste aukera baten zain.
Urtebete gutxienez
Izaskun Baserriko etxe hauek egiten ari dira gaur egun eta bukatu eta adjudikatzerako beste urte bete behintzat pasako dela argi utzi dute Udal arduradunek. Zozketa ekitaldian esandakoaren arabera konbenio gehiago egiteko asmoa ere badu Udalak eta babes ofizialeko etxe gehiago egingo dira etorkizunean Astigarragan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!