Iñaki Arratibel Hirigintza Zinegotziak erantzuna bidali dio Bildu Hernani plataformak Agustinatako hotelaren inguruan azaldutako iritziari, Kronikara bidalitako prentsa ohar batean.
Iñaki Arratibel Hirigintza Zinegotziak erantzuna bidali dio Bildu Hernani plataformak Agustinatako hotelaren inguruan azaldutako iritziari, Kronikara bidalitako prentsa ohar batean.
Arratibelen iritziz ´Bildu Hernaniren ikuspuntua oso mugatua da eta bere burua ari da engainatzen berriz ere Agustinatako lursailetan soilik hotel bat eraikitzea posible dela dionean. Guztion nahia da Hernani toki turistikoa izatea, herriko merkataritza, ostalaritza eta ekonomia, orokorrean aberastuko bailirateke`.
Arratibelek dio Bildu Hernanik orain artean ez duela esan ´enpresaren bat prest legokeen Agustinatako balizko hotel hori kudeatzeko. Bestalde, galdetutako hernaniarren % 60 hotelen kopurua ugaritzearen alde dagoela dio BHk, baina ez du esaten zein den ostalaritzako benetako beharra. Eskarmentuak hala egiaztatzen du: Hernani tamalez, ez da erakargarria hoteletako kudeatzaileentzat`. Horren adibide moduan jartzen du Elizatxon lursail bat Hotela egiteko jarri izana ´bost urte pasa dira kalifikatu zenetik eta ez da ezer egin`.
Guzti hau kontuan hartuta, Udal taldeak hartu duen erabakia ´zentzuzkoagoa eta herritarrentzat hobea` dela dio Arratibelek. Alegia, lursaila etxeak egiteko berriz kalifikatuta aterako den etekina ´haurtzaindegi berri bat eraikitzeko inbertitzea, hernaniar askoren nahia betez`. BHk hotela egin artean lursaila bere horretan uzteko egindako proposamenari zera erantzun dio Arratibelek: ´ez dugu bat egiten proposamenarekin, zeren eta ez baitugu uste beharrezkoa denik hutsik dagoen beste lursail bat herrian egotea, kontuan hartzen badugu duela bost urtetik Elizatxon beste bat dagoela. Gainontzekoa denbora galtzea dela deritzogu eta errealitateari kasurik ez egitea, baina BHk ohituta gaitu`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!