Hernani eta Zumaiakok urteko partidurik garrantzitsuenetakoa jokatuko dute gaur Zubipen, elkarrengandik oso urrean baitaude, eta mailaz igotzeko borrokan sartzeko aukera haundiekin. Hernanik 3 puntuko aldea ateratzen dio Zumaiakori lau partiduren faltan eta gaur irabazi ezkero asko urrutiratuko luke eta bigarren postua, eta igoera fasea jokatzeko txartela ia ziurtatua izango lukete zuriberdeek. Liga lehen postuan bukatu eta zuzenean igotzeko aukera, ordea, gero eta zailago ikusten da, Idiazabal lau puntutara baitago goitik.
Zaleen beharra
Hernaniko taldeko zuzendaritzatik zaleen animoen garrantzia azpimarratu dute eta dei egin diote herritarrei azaltzeko gaur Zubipera, Hernaniri partidua irabazteko behar duen indarra ematera. Gaur arratsaldeko 16:30etan da partidua eta esan digutenez Zumaiatik jende asko dator. yy