Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzea eskatzeko kontzentrazioa egingo da gaur, 20:00etan, plazan. Etxeratek dei egin die herritarrei parte hartzeko. Etxeratek gogora arazi du 720 euskal preso politiko daudela gaur egun eta horietatik 23 hernaniarrak direla. ´Jasaten ari diren isolamendu politikoari estatus politikoaren aitortzarekin amaiera emateko` exigitu du Etxeratek Kronikara bidalitako idatzian. Horrez gain, hauteskundeetan egindako promesak asko izan direla, baina, herri oso bati ´iruzur` egiten zaiola nabarmendu dute ´gizarte honek euskal preso politikoak Euskal Herriratzeko egindako eskariari muzin egiten`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!