Kepa Miner ‘Txalaka’ zenari omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 29a, 02:00

Kepa Miner Txalakari omenaldia egingo diote, bihar larunbata, Atxurro baserrian, 12:00etan (karteletan Txalaka baserrian izango dela jartzen du, baina, antolatzaileek Kronikari esan diote Atxurro baserrian izango dela). Orain urtebete hil zen Txalaka eta horren bueltan egingo dute omenaldia bihar, txalapartari eta dantzariekin. 11:30etan kotxe karabana irtengo da Atsegindegitik, Atxurrora joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!