EHNA tramitatzeko aukera izango da bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 29a, 02:00

Bihar, larunbata, EHNA tramitatzeko aukera izango da, Biteri kultur etxean, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Udalbiltzak jakitera eman duenez. Eraman beharrekoak dira: Padroi agiria, 3 argazki eta 15 euro. Horrez gain, Udalbiltzak eskertu eta zoriondu nahi izan ditu ´EHNA egin duten 700 herritarrak, azken hauteskundeetan EHNArekin bozkatu zuten herritarrak, EHNArekin bozkatzeko aukera ireki duten mahaietako lehendakariei, eta EHNArekin bozkatzeko aukerarik izan ez eta beren protesta azaldu dutenei`. Udalbiltzak dei egin du datozen hauteskundeetan EHNArekin bozkatzera, EHNAren balioa borrokatzera eta ahalik eta jende gehienak egitera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!