Gaur bukatuko da 10garren Dantzari Festa, aste beteko egitarau trinkoa eta gero. Patxi Perez iparraldeko dantzariak erromerian dantzan jarriko du inguratzen den guztia, bere taldeak lagunduta. Dantza egin eta egiten ikasi nahi duenak ez du arratsaldeko 19:00etan Plaza Berrira inguratu besterik eta bertan izango du aukera.
Aste osoa
Dantzari festan, aste osokoan izan dira emanaldiak. Egun fuerteenak asteburukoak izan dira eta herri askotako dantza taldeek hartu dute parte ekitaldietan. Horrez gain, urteroko hitzaldiak izan dira Biterin eta baita euskal jantzi erakusketa ere. Gaur erakusketa 17:00etatik 19:00etara egongo da Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!