Asteartean irekiko da izen ematea haurtzaindegian eta aurten jaiotakoentzat 10 leku bakarrik zozketatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 30a, 02:00

Izen ematea, maiatzaren 13 arte izango da eta zozketa maiatzaren 17an da egitekoa Udaletxean. Aurten ere dauden lekuak baino eskari askoz haundiagoa espero da.

Haurrak haurtzaindegira eraman nahi dituztenek datorren asteartetik maiatzaren 13 arte daukate izen emateko aukera, Udaletxeko Hezkuntza Sailean, 2garren solairuan, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Izen emateko epea bukatzen denean aurkeztutako eskarien artean egingo da zozketa, maiatzaren 17an, goizeko 09:00etan Udaletxean bertan.
Aukera zaila Haurtzaindegiko plaza tokatzea ez da xamurra izango aurten ere seguruenera. 2005ean jaiotakoentzat 18 plaza daude, eta lehentasuna dute lehendik anai-arrebaren bat haurtzaindegian dabilkiten haurrek. Orain artean 6 guraso daude egoera horretan eta batek hirukiak dituela kontuan hartuta 8 haur zuzenean sartuko dira eta beste 10 plaza geldituko dira zozketatzeko. Lehengo urtean 40 lagun gelditu ziren haurtzaindegian sartu ezinda, eta aurten ere bat baino gehiago izango dira. Gainontzean 2003an jaiotakoentzat lekuak izango dira, haur asko ikastolan hasten baita adin horrekin eta 2004ean jaiotakoen plazak beteko dira ondo izatera.
Haurtzaindegi berria Udal arduradunen hitzetan haurtzaindegiko leku falta 2006-2007 ikasturterako bukatua egon liteke, haurtzaindegi berria egitean 146 haurrentzako tokia izango baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!