Gipuzkoako bi bitako lehenengo txapelketak gaur du finala, arratsaldeko 17:00etan Galarretan. Esperientzia duen pelotari bat eta gazteago bat elkartuta egin dituzte bikoteak lehenengo Gipuzkoako txapelketa honetarako, eta bi bikote erregularrenek jokatuko dute gaurko finala
Gipuzkoako bi bitako lehenengo txapelketak gaur du finala, arratsaldeko 17:00etan Galarretan. Esperientzia duen pelotari bat eta gazteago bat elkartuta egin dituzte bikoteak lehenengo Gipuzkoako txapelketa honetarako, eta bi bikote erregularrenek jokatuko dute gaurko finala.
Altuna IIaren palmaresa
Lau pelotarietan palmares osatuena duena Garikoitz Altuna amezketarra da. Parejetako bi txapelketa nagusi ditu irabaziak Altuna IIak eta 3 aldiz izan da azpi txapeldun. Bere bikotea, Imanol Badiola azpeitiarrak, finalaurrekoak jokatu zituen iazko bi bitako txapelketa nagusian.
Bestalde, beste bikotean Txetxu Iriarte azpeitiarrak bi bitako txapel bat du eta buruz buruko bigarren mailako beste txapela bat ere badu jantzia. Bere bikoteak, Jon Juaristi zarauztar gazteak, bi bitako finalaurrekoak jokatu zituen iazko txapelketan.
Beste partiduak:
Iturralde-Agirrezabala
Zalakain-Jon
Ezkurra-A. Lekunberri
Zeberio II-Lizaso
Bitoria-Auzmendi
Sarasua-Aizpuru
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!