Gaur da jokatzekoa Hernani eta Azpeitiaren arteko Herri Arteko Pelota Txapelketako lehenengo partidua Hernaniko Kiroldegian. Baina azkenean partidua atzeratu egin da. Hernaniko nagusien mailako bi jokalariek, Oier Mendizabalek eta Garikoitz Erroizeneak igande honetan GRAVN sariko finalak jokatu behar dituzte eta eskuetatik nahiko justu dabiltzanez, herri arteko partidua atzeratzea erabaki dute. Orain Azpeitiarrei dagokie noiz jokatuko duten esatea.
Partiduak ikusmina sortu du, iazko edizioko bi finalistak aurrez aurre ariko direlako. Kadete eta jubeniletan bi herrien arteko lehia gogorra izango dela dirudi. Nagusietan berriz, hernaniarrak dira faborito.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!