LAB eta Elkartzenek kontzentrazioa deitu dute gaur, lan munduaren egoera salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 28a, 02:00

Kontzentrazioa 19:30etan, Zinkonenean. Salaketa Eguna ere deitu dute gaur.

Gaur lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna da eta LAB eta Elkartzen taldeek Salaketa Eguna deitu eta kontzentrazioa antolatu dute 19:30etan, Zinkoenean. Kronikara bidalitako prentsa oharrean salatu dute milaka istripu izan direla eta hauen ondorioz hilak, gaixotuak eta elbarrituak asko izan direla 2004ean. ´Euskal Herrian izandako 111 hildakoek argi uzten dute arazo honen tamaina` nabarmendu dute LAB eta Elkartzenek. Beren iritziz Patronalak poltsikoak betetzen ditu ´instituzioen laguntzarekin`, lan segurtasun guztiak bete beharrean.
Prekarietatea Idatzian salatzen dutenez, gaur egun zenbait herritarrek jasaten duten lan prekarietatea esplotazio mota bat da eta legala izan arren istripu askoren erantzule da. Horrez gain, diote lan istripu asko daudela zerrenda ofizialetan azaltzen ez direnak ´garraiolarien istripuak, kontraturik gabeko langile askorenak edo etxeko lanak egiten gertatzen direnak, besteak beste`.
Hernanin berdin LAB eta Elkartzenek diotenez, Hernanin ere ehundaka langile dira prekarietateko egoeran lan egiten dutenak eta egoera hau salatzeko deitu dute gaurko kontzentrazioa. ´Urte osoan zehar aldarrikatzen duguna lantokietan eta kalean konpartitzeko parada da`, azpimarratu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!