Skate-roller pista berria bihar inauguratuko dute

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 29a, 02:00

Bihar inauguratuko da azkenean skate-roller pisa berria Pana Parkean. Duela hiru aste zen egitekoa ekitaldi hori, baina euriagatik orain arte atzeratu da (arriskutsua zen pistan euriarekin ibiltzea). Antolatzaileek txapelketa egiteko asmoa dute biharkoan. Parte hartzaile bakoitzak denbora bat izango du epaileen eta ikusleen aurrean erakustaldia egiteko eta puntuazio gehien jasotzen dutenek saria izango dute. Txapelketan izena eman nahi duenak arratsaldeko 16:00etan agertu beharko du skate pista ondora eta ordu bete beranduango, 17:00etan, hasiko da txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!