Meza, sari banaketa eta luntxa Jubilatu Etxean

Kronika - Erredakzioa 2005eko apirilaren 27a

Maiatzaren 1ean, festa egingo dute aurten ere Goiz Eguzki Jubilatu Etxean. Goizeko 11:00etan, hildakoen aldeko meza izango da Juan Bataiatzailea parrokian. 12:00etan, udaberriko karta jokoetako sariak banatuko dira; eta segidan, luntxa izango da bazkide guztientzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!