Asteburuan bukatu da bi bitako bola txapelketa, hernaniarren fantasi haundiegirik gabe. Irabazle Joxe Lizaso eta Joxe Angel Belaunzaran izan dira 183 brilarekin. Lehen bikote hernaniarra, berriz, Ibon eta Antonio miner aita semeak izan dira, 10garren postuan, 165 brilarekin. Hurrengo txapelketa Gipuzkoakoa da bi tiraldirekin: maiatzaren 8an Olaberrian eta maiatzaren 15ean, Usurbilen.
Euskal Herrikoa Ereñotzun
Probintzi bakoitzeko bolari onenek Euskal Herriko txapelketa jokatzen dute eta aurtengoa Ereñotzuko bolatokian izango da, ekainaren 4an. Orain artean Ibon Miner eta Migel Burugain hernaniarrak zeuden sailkatuta erregularidade txapelketatik. Bi bitako txapelketan sailkatu denak bazuen lehen ere txartela lortua eta horren ondorioz Joxe Ugalde hernaniarra ere sailkatu da Euskal Herriko Txapelketakoarako, erregularitdadean 10garren gelditu baitzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!