Aldeanueva de Ebrora irteera

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 25a, 02:00

Jubilatu etxeak irteera antolatu du, Aldeanueva de Ebrora, maiatzaren 12an. Plana da goizeko 08:00etan Hernanitik irten, herritik pasa eta bodegara bisitan joatea eta aperitibo bat hartzea. Segidan herria eta eliza ikusiko dituzte eta bazkaria izango dute Venecia jatetxean, dantzaldia eta zozketa sorpresa eta guzti. Irteeraren prezioa 25 eurokoa da. Zozketa maitzaren 6an egingo da, 17:00etan Goiz Eguzki jubilatu etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!