Herritarrek Errekaldeko autobus paradarako erremedioa eskatzen dute

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 26a, 02:00

Martxoaren 12an istripua gertatu zen Autobusetik ateeran, eta ezer larririk pasa ez bazen ere, arriskuaren berri eman du zenbait herritarrek.

Errekalden, bideko artzenean gelditzen da Hernaniko autobusa, eta bertan jaisten direnek inongo zebra bide, tunel eta semaforo gabe pasa behar izaten dute bidea. Trafiko askoko tokia da Errekalde, eta Hernanirantz hartzen duten kotxeek abiadura dezentekoa izaten dute, gehienean. Lasartera garraio publikoan joan behar dutenek, Txiki Parkera, tanatoriora edo lanera joan behar duen jende asko joaten da autobusean Errekaldera gaur egun. Istripu bat baino gehiago Martxoaren 12an Errekalden istripua izan zen, Hernanitik zijoan autobusetik jaitsi eta bidea zeharkatzen ari zirela, ume bat kotxeak harrapatuta. Istripua larria izan bazitekeen ere ez da ezer larririk pasa, azkenean. Kronikara prentsa oharra bidali dute istripu horretan tokatu ziren zenbait herritarrek. Beren iritziz pertsona baten bizitza egon zen jokoan istripu horretan eta ´ez da lehenengoa eta ez da azkena izango, arazori irtenbiderik jartzen ez bazaio`, nabarmendu dute. Herritarrak keja azaldu dira, Txillida Lekuko bide zatiari erremedioa jarri eta Errekaldekoari jarri ez zaiolako: ´bide zati hau pasa behar dugunok ez al ditugu Txillida Lekura dijoazenek adina eskubide?` galdera luzatu dute. Instituzioei deia Keja azaldu duten herritarrek diote badakitela Diputazioaren konpetentzia dela bide zati hau eta nabarmedu dute badakitela baita ere Hernaniko Udalak gestioak egin dituela arazoari irtenbidea emateko. Hala ere, ´herritar garen aldetik nahi dugu instituzioek funtzionatu eta arazoei irtenbidea ematea. Hartu beharrik ez dugun arriskurik ez dugu hartu nahi` azpimarratu dute. Beren hitzetan demanda argia da eta ´hitzak ez eta ekintzak eskatzen dizkiogu gure eskubideen alde egin behar duten instituzioei`. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!