Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den asteko Gobernu Batzarrak onartu zuen 155.000 euroko diru laguntza ematea. Hernaniko kooperazio taldea izan da proiektuak aztertu dituena.
Hernaniko Udalak diruz laguntzen ditu garapen bidean dauden herrialdeetarako proiektuak eta lehengo astean onartu zuten Gobernu Batzarrean eskaria egin zuten proiektuetatik laguntza zeini eman. Guztira 18 proiektu lagunduko ditu Udalak eta 3 sailetan banatu ditu: batetik, kooperazio proiektuak izango dira; bestetik, emakumeen gizarte baldintzak hobetzera zuzendutako proiektuak hautatu dira; eta azken sailean, sentsiblizazio proiektuak dira diruz lagunduko direnak.
Kooperazio taldearen gomendioa
Hernanin bada kooperazio talde bat GKE (ONG)ak eta herriko zenbait lagun eta taldek osatzen dutena. Talde honek ebaluatu ditu proiektuak irizpide batzuen arabera eta Udalak onartu du kooperazio taldearen proposamena. Txema Mercado udal zinegotziak talde honek egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu du: ´oso inportantea da arau batzuk jarri eta ONGetako jendea izatea proiektuak baloratzen dituena, beste ikuspuntu bat izaten baitute`. Noski ONG bakoitzeko jendeak berea ez den proiektuak baloratzen ditu.
Aurrekontuaren % 0,725
Aurten, 155.000 euro inguru dira 18 proiektu horiek jasoko duten kopurua. 2005eko aurrekontuaren % 0,725 dago horretara zuzendua Hernaniko Udalean eta legegintzaldia bukatzerako kopuru hori % 0,75era igotzea da helburua, Txema Mercadok Kronikari aitortu dionez. Iazko aurrekontutik igoera izan da portzentaian, 2004an, % 0,715 izan baitzen garapen bidean dauden herrietako proiektuei eman zitzaiena.
Diruz lagunduko diren proiektuak
Donde la selva se hizo música: Boliviako San Ignacio de Moxosen eskola bat indartu nahi da, musikarekin lotura duena. 280 bat gazteri eragingo dien
proiektua da.
Taupadak GKEa (ONG)
Argentinar Patagoniako El Bolson herrian arrisku sozial eta marjinazio egoeran bizi diren neska mutilentzat hezkuntza aukera berriak sortzeko proiektua. Besteak beste, informatika tailer bat sortu nahi da, 120 bat neska mutilentzat.
Haurralde Fundazioa
Indian, Calcuta ondoko herrietan
ibiltzeko ibilgailu bat jartzea, besteak
beste anbulantzia lanak egiteko.
Calcuta ondoan GKEa
Amazonia ecuatoriarrean petroleoa ateratzeko esplotazioa nozitzen dute orain 30 urte baino lehenagotik. Petroleo enpresa hauek ez dituzte betetzen ez Ecuadorko eta ezta nazioarteko normak ere. Bertako biztanleek nozitzen duten egoerari aurre egiteko proiektua da, Orellana eta Sucumbios probintzietan.
Medicus Mundi Gipuzkoa
Israelgo kartzeletan dauden espetxeratu palestinarren senitartekoei laguntza sozial eta psikologikoa emateko proiektua.
Hirugarren Mundua eta Bakea fundazioa
14 tornu Guatemalako auzorik
pobreenetako bati emateko proiektua,
eskolako mekanika tailerretarako. Hernani Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak eman dituzte tornu hauek.
Unicef-Hirugarren adina
hirugarren mundurako
Nepalgo Umako eskolan, alberge bat egiteko proiektua. Annapurnako inguruan dagoen herri honetara inguruko herritako haurrak joaten dira, eta oso bide luzea egin behar izaten dute. Alberge bat egitea da proiektua.
Pueblos del sur
Guatemalako gatazka armatuak
utzitako biktimak dignifikatzeko proiektuen barruan gorputzak lurretik atera eta
ehorzketak egitea, Bake Akordioa eta Esklarezimendu historikoa gauzatzeko komisioaren gomendioak segiaz.
Mugen Gainetik
Koneju granja bat egiteko proiektua, Monte Plata probintziako Bermejo
komunitatean, Errepublika Dominikarrean.
Izan
Sendagai naturaleko 150 promotora kapazitatu nahi dira behartsuenei lagundu ahal izateko, Somoto herrian, Nikaraguan.
Federacion Española de religiosos
socio-sanitarios
30 emakume bizitza sozio ekonomikoan txertatu nahi dira, profesionalki hezi eta eurek gestionatuko duten artisau-produzio gune bat eginda. San Lorenzo de Moxox-en, Bolivian.
15 familientzat 15 oilategi egitea da proiektua, elikadura kondizioak eta sarrera ekonomikoak hobetzeko. Arrautzak eta oilaskoak produzitzea da helburua, erdiak berentzat eta erdiak saltzeko. Zenbait klase ere emango dira oilategiak nola aurrera
eraman erakusteko. Sabana Grande
komunitatea, El Salvadorren.
Bakerako lankidetza batzarrea
Bi alfabetizatzaile prestatu nahi dira 53 emakume alfabetizatzeko. Horrez gain, esne behi eta haragitarako behi ikuilu bat aurrera eraman nahi da eta horretarako prestatuko dira 2 emakume. San Pablo Comunja komunitatean, Guatemalan.
Zuzenako Elkartasuna
Gainerako 5 proiektuak
sentsiblizazio proiektuak dira,
ikastetxeetan, Biterin, Chillida Lekun eta abarretan egiteko, beti ere beste proiektuen osagarri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!