Hernaniarrak txapeldun Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 25a, 02:00

Larunbatean Gipuzkoako Eskolarteko finalak jokatu ziren Azpeitian. Hernaniko Irati Ugalde eta Amaia Irazustabarrena, Urumea ikastolako alebinak, paletan Irungo Txingudiren kontra irabazi eta txapeldun geratu dira. Partidu ona jokatu zuten eta emaitza 20 eta 17 izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!