Jubenilek zita garrantzitsua zuten asteburu honetan Bartzelonan jokatu den Estatuko Txapelketan. Sailkatze faseko 3 partidu jokatu zituzten eta horietatik 2 irabazi arren hernaniarrek ez dute aurrera egingo. Larunbatean Elcheren kontra 17 eta 0 irabazi zuten eta Santboianaren kontra 10 eta 3 galdu. Atzo Iruñaren kontra 21 eta 22 irabazi zuten. Taldeko 2garrena geratu da Hernani eta Santboiana taldea pasa da hurrengo fasera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!