BHk Udalari eskatzen dio ilegalizazioaren aurka urrats zehatzak emateko eta ‘ezezkoaren politikarekin’ bukatzeko.
BILDU Hernanik Kronikara bidalitako idatzi baten bidez hauteskundeen inguruko balorazioa azaldu nahi izan du. Bildu Hernanik azpimarratu du hauteskundetako emaitzek ´ilegalizazio politikaren porrota` suposatzen duela eta diote herritarren eskaera argia izan dela: ´ilegalizazioen ondorioekin amaitu behar da bai Gasteiz, bai udaletan, bai Nafarroan, bai foru aldundietan` azaltzen dute.
‘Ezker Abertzalearen garaipena’
Bildu Hernanik dio pozik dagoela Ezker Abertzaleak, EHAK alderdian bilduta, lortutako emaitzekin: ´berriz ere nabarmen geratu da ezker abertzalearen garrantzia Euskal Herriko gizartean, eta egoera txarrenean ere herri honek argi utzi du ezin direla hemengo arazo politikoak konpondu ezker abertzalearekin kontatu gabe` diote.
Ilegalizazioaren aurka
urratsak eman
Bildu Hernanik Joxan Rekondo, Alkateari; EAJ-EA eta Ezker Batua taldeei eskatzen die ´jarrera aldaketa`. Diotenez, ezker abertzalearen partehartzea bermatu gabe udala gestionatzea ezinezkoa izan behar luke. Horrekin batera diote ´Rekondo eta bere taldekideak BHren ilegalizazioaz baliatu dira gure herria gobernatzeko`.
Bildu Hernanik dio egoera hau gainditzeko behin eta berriz aurkeztu dituela proposamenak: ´badaude moduak, Lizartzako eredua jarraituz, Hernaniko herriak aukeratu zituen zinegotziak udalean izateko` azaldu dute. Diote ezezkoak jaso dituztela proposamen hauen aurrean eta ´ezezkoaren politika amaitzeko eta ilegazazioaren aurka urratsa zehatzak emateko` eskatzen diote udalari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!